XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mezua behin eta berriro errepikatzen zen.

Lehenago ikusi dugu aho literaturaren ezaugarri nagusia dela oparotasunarena.

Errepikazioak ere zerikusi handia du aho kultura batekin.

Hitz ugariketa deitu diogu honi lehenago batean.

Hitzen elipsi falta, azken batean.

Mezua geldi egon eta diskurtsoa aurrera doanean deitzen zaio hitz jario bati ezprogresibo, aurrerapenik bakoa.

Eta usu, holaxe da Pastoralaren estiloa.

Egia esan, gaurko pastoralak motelagoak ikusten ditut klasikoak baino, ezprogresibotasunari atxikituagoak...

Aho literaturaren kontestuan bizi den espresabidea da, eta zenbaiten sermoi generoaren hurbilean bizi dena.

Ez da, ordea, bere funtzioa ulerkaitza, Beñat Oihartzabalek uste duenez:

Errepikatzeak eta erredondantziak oroz gainetik, ez beti ustegabekoak, baina ardura nahitara ezarriak itxura denaz, ulergaitz bazaigu ere (Oihartzabal, 1987, 88).

Walter J, Ongek erakutsi digunez, aho kultura batean gogoratzen ez dena ez da, ez du izaerarik, eta gogoratzeko gizarteak gogorazteko, aktoreak gogora ekartzeko beharrezkoak ditugu errepikazioak.

No sólo los poetas, sino todo el mundo intelectual oral o el mundo del pensamiento dependía de la constitución formularia del pensamiento.

En una cultura oral, el conocimiento, una vez adquirido, tenía que repetirse constantemente, o se perdía: los patrones de pensamiento formularios y fijos eran esenciales para la sabiduría (Ong, 1987, 31-2).

Kontestu honetan hasiko ginateke hitz egiten, zeren, aipatu beharrezko ditugun lehendabiziko espresabideak aho literaturan zein idatzian aurkitu litezkeenak ditugu, erredundantziaren legea jarraitzen dutenak: paralelismoak eta errepikazioak.

Aho kulturatik idatzira igarotzeko eurak ditugu ate eta sinplegade.

Tartean dira, erresuma batetik besterako bidearen margenetan.

1. Paralelismoak

Aipaturiko arrazoiarengatik pastoralaren estiloan sustraizkoa den espresabide baten aurrean gaudela esan dezakegu.

Ez da orrialderik pastoraletan paralelismorik gabe, ugaritasuna harrigarria da.

Behin eta berriro aurkitzen den espresabidea dugu.

Era eta maila guztietan agertzen den espresabidea da.

Lerro baten barnean ager daiteke (...)